Manu Barrenetxea Bujanda

1952an Donostian jaiotako semea. Aita eta ama euskaldun eta abertzaleak izan dira. Aita ELAkoa zen eta ama PNVkoa. Garairako pentsaera kritikoa zutela azpimarratzen du Manuelek. Ama errefuxiatua izan zen. Bilbora joan behar izan zuen bere ahizpa gazte eta lehengusuekin. Bertan bonbardaketak jasan zituzten. Frantziara egin zuten alde. Bestalde, bere osaba bat ere gudari izan zen Benito Bujanda, eta gerra zelaian hila izan zen eskuko-bonba eskuan lehertu eta gero. Familiari berria Manuelen aitak eman zien ezagunak zirelako eta bertan ezagutu ziren Manuelen aita Leon Barrenetxea eta ama Maria Luisa Bujanda. Gerra garaian aita gudari ibili zen San Andres Batailoiean. Ofizinako lanak egiten zituen. Santoñara bitarteko prozesu guztia jarraitu zuen eta bertan Eusko Jaurlaritzak paktua egin zuenean atxilotu egin zuten. El Duesoko eta Puerto de Santa Mariako espetxeetan egon zen. Ondoren Donostiara bueltatu zenean berriz ere egoerak erregulatu arte Ondarretan egon zen. Eta gerra eta gerraondorena pasa eta gero ere greba baten medioz ere, espetxeratua izan zen

¿Puedes aportar algún testimonio o documento de interés?

Si puedes aportar y/o corregir cualquier dato presentado en esta web o tienes un nuevo caso que compartir, no dudes en ponerte en contacto. Este trabajo no podría hacerse sin tu ayuda.

Contacto