Xabier Alkorta y Miren Begoña Amunarriz

Xabier, Donostiako Antiguo auzoko familia abertzale baten senidea da. Bi osaba eta aita gudari joan ziren. Aita Loiola batailoian egon zen eta Bizkaiko Mallabia herrian zauritua izan zen. Bere ama, berriz, gerra hasi zenean erbesteratua izan zen, 13-14 urterekin. Santander aldera jo zuen familia osoak, aitak Santanderreko Tabakaleran egiten zuelako lana. Azkenik, Punta Galean itsasontzi bat hartu eta Pasaiara bueltatu ziren. Bueltatzerakoan etxean sartzeko debekuarekin aurkitu ziren. Miren Begoña, Donostian jaioa eta hezia. Familia abertzale eta goi mailakoa baten senidea da. Bere amak emakumeentzako kapelak egiten zituen eta, Begoñak kontatu bezala, bi errealitate edo bi mundu desberdinetan mugitzen ziren. Dirudunak zirenez kanpoan ikasi zuen eta goi mailako jendearekin harremana zuen, bando frankistako jendearekin. Baina, bestalde, etxean abertzaleak ziren eta klandestinitatean egin behar izan zituzten kontu batzuk. Miren Begoña gerraostean jaio zen, beraz, historia guztia geroztik kontatu zioten etxean. Aita, Saseta batailoiko komandantea izan zen. Ondoren, 5 urtez egon zen erbestean, Frantzian. Euskal Herrira bueltatzerakoan Burgoseko Kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Ama eta aita gerra garaian espetxean egon ziren. Aita Burgosen eta ama, berriz, Donostiako Prim kaleko espetxean bi urte pasa zituen.

¿Puedes aportar algún testimonio o documento de interés?

Si puedes aportar y/o corregir cualquier dato presentado en esta web o tienes un nuevo caso que compartir, no dudes en ponerte en contacto. Este trabajo no podría hacerse sin tu ayuda.

Contacto