Asteasu eta Sartaguda, oroimen historikoak elkarturiko bi herri

Joan den mendean Euskal Herrian izandako gertaerek bi herrion etorkizuna baldintzatu zuten. 1936ko Gerran eta frankismoaren garai ilunetan gertaturikoari argia eman eta garaiotako memoria berreskuratzeko lanetan aritu dira Asteasun eta Sartagudan azken hamarkadetan.

Tolosaldeako erresistentzia-gune garrantzitsuenetakoa izan zen Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Larraul udalerriak batzen zituen Saseta defentsa sistema. Bertan borrokatu ziren Eusko Gudarosteko gudariak “Bando Nazionaleko” rekete eta falangisten kontra. Errepublikak gerra galdu zuelarik, errepresio aldia zabaldu zen baita Asteasura ere: fusilaketak, atxiloketak, kargugabetzeak, ile-mozketak eta abar pairatu behar izan zituzten asteasuarrek. Egun, Aranzadik Zientzia Elkarteak Saseta defentsa sistemako lubakien berreskurapenerako lanetan dihardu.

Sartagudan, aldiz, ez zen gerra fronterik izan, matxinatu frankistak nagusitu baitziren Nafarroako lurraldean. Alta, 1.200 biztanle eskas zituen herri hartan, 86 pertsonatik gora fusilatu zituzten matxinatuek. Beste hainbat behartuak izan ziren Legio Espainoleko General Sanjurgo Tertzioaren lerroetan sartzera, eta horietarik 45 fusilatuak izan ziren, eta beste 15 frontean hil ziren. Errepresio gogor horrek ekarri zuen aurrerantzean Sartaguda alargunen herria bezala ezagutzea. Alargunen aurkako errepresioa oso bortitza izan zen: lur ebasketak, isunak, ile mozketak, haien etxeetako lapurretak…

Garaian gertaturikoak gertu kokatzen dituzte Asteasu eta Sartaguda. Bi herriek haien oroimen historikoa berreskuratzeko lanetan izandako esperientziak partekatuko dituzte Apirilaren 6ean, Asteasun (Gipuzkoa) Udalbiltzarekin batera antolatu diren jardunaldietan.

Hona hemen egitaraua:

10:00 Asteasuko lubakien bisita, Karlos Almorza historialariarekin .

12:00 Mahai-ingurua Udaletxean:

  • Javi Buces: Aranzadi Zientzia Elkarteak Asteasun Oroimen Historikoa berreskuratzeko egindako lana.
  • Paolo Albanese eta Maximo Martinez, Sartagudako alkatea eta Alargunen Herriko Elkarteko kidea, hurrenez-hurren: Sartagudako lanketa.
  • Txomin Hiriart-Urruty: Donibane-Garaziko (Nafarroa Beherea) haur errepublikarren koloniaren testigantza
  • Solasaldia

 

Iruzkina egin

Your email address will not be published.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana