Anastasio Arbella Aguirre

1917an Donostian jaioa, Isidro Arbella eta Isabel Aguirreren semea zen.
Tipografoa lanbidez, UGTko afiliatua zen eta sozialista eta errepublikanoa pentsamenduz. Politikoki aktiboa, Errusiara bidaiatu zuen beste hainbat kiderekin batera eta besteak beste, mitin iraultzaileak ematen aritu zen. Gerraren hasieratik Errepublikaren alde borrokatu zuen armak eskuan zituela, besteak beste Loiolan lehergailu bat jarri zuelarik.

Gerora, Rusia batailoian jardun zuen eta teniente izendatu zuten. Kantabrian espetxeratu zuten eta Duesoko espetxean egon zen, Santoñan. Bilboko Espetxe Probintzialera lekualdatu zuten eta bertan Gerra-kontseiluan epaitu zuten matxinada militarra egotzita.

1937ko azaroaren 30ean heriotza zigorrera kondenatu zuten.

Larrinagan fusilatu zuten 1938ko urriaren 24an eta Derioko hilerrian lurperatu zuten bere gorpua.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana