Ángel Cerdán Arroyo

Barakaldon jaioa, Donostiako bizilaguna zen. Alicia Garaterekin ezkondua, saltzailea zen lanbidez. Miliziano bezala borrokatu zuen Errepublikaren alde gerran. Santoñan gerrako preso egin zuten eta Duesoko kolonian espetxeratu zuten. Gerra-kontseiluan epaitu zuten matxinadari atxikitzea egotzita. Betiereko espetxe zigorra ezarri zioten. Gerora, zigor hori kommutatu eta 3 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Santoñan, Puerto de Santa Marían eta Donostian bete zuen kondena. 1945eko abenduaren 17an irten zen espetxetik aske.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana