Esther Gómez de Segura Sein

Valentina Sein Urdangarin eta Ángel Gómez de Segura Berruetaren alaba, 1925eko azaroaren 9an jaio zen Donostian. Gerra hasi zenean, Enlaces y Transmisiones batailoian aritu zen borrokan miliziano bezala bere aita. 1936ko irailaren 13an Donostiatik alde egin zuen amarekin eta anai-arrebekin. Arrantza ontzi batean joan ziren Bilboraino eta 1937ko ekainean Bilbo erori zen arte bertan egon ziren.
Senitarteko baten etxean egon ziren bertan, baina, bizirauteko Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuei emandako baliabideen laguntza behar izan zuten. Diruz larri, Euzkadi Roja aldizkari komunista banatzen jardun zuen Bilboko kaleetan, bere amarekin batera.
Bilbo erortzear zela, amak Habana itsasontzian sartu zituen Esther eta bere bi anaiak. Ester zaharrena zenez, anaien ardura eduki zuen. Itsasontzian Frantziara iritsi eta Parisen bizi izan ziren. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Landetara gerturatu zituzten. Bertatik gurasoei eskutitza idatzi eta Donostiara itzuli ziren.
Aita Santanderren preso hartu zuten eta Santoñan egon zen espetxean. Itzuleran denak elkartu ziren.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana