Eulalia Zuriarrain Arratibel

Populazio zibilak jasan zuen aireko bonbardaketa bereizi gabea, zalantzarik gabe, Gerra Zibilean altxatutakoek abiarazitako esperimentu ankerrenetako bat izan zen.

Haietako bat 1936ko abuztuaren 13an gertatu zen Donostian eta zuzenean zazpi pertsonaren heriotza eragin zuen. Gainera, horiei, ondoren hil ziren zaurituak gehitu behar zaizkie. Hildako pertsonetako bi Zizurkilgo bi neskatila ziren: Eulalia eta Manuela Zuriarrain ahizpak, Francisca Arratibel Urretavizcaya eta Jose Cruz Zuriarrain Mugicaren alabak.

1936ko abuztuaren 14ko Frente Popular egunkariak honela kontatu zuen gertatutakoa:

“… Hegazkinen arketipoa, eraketa eta mugimenduak eta behar bezala ikustatutako kanpoko alderdi guztiak kontuan izanda, Espainiako Armadan ez zeuden ezaugarriak zituzten hegazkinak zirela esan dezakegu (…).

Ez, ez zuten hori egin. Errazagoa, leialagoa, patriotikoagoa, katolikoagoa zen… azken batean hirien gainetik sekulako altueran hegan egitea hegazkinen aurkako gure kanoien tiroetatik urrun eta emakumezko soilen eta haur errugabeen artean heriotza eta suntsipena zabaltzea (…).

Herritarren eskubidearen aurkako erasoaldi basatienak izan ziren. Gizateriaren historian, ez dago halako atentatuen inguruko inolako aurrekaririk”.

Eulalia eta Francisca bonbardaketa mota hauen ondorioz hildako lehenengo adin txikiko herritar zibilak izan ziren.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana