José Isasa Olaizola

Donostian jaioa, Cementos Rezolako langilea eta komunista. 1936ko uztailean altxamendu militarra eman zen momentutik miliziano bezala borrokatu zuen Errepublikaren alde. Lehenengo momentu horietan Donostiako milizia antifaxisten antolatzailea izan zen. Katalunia erori zenean Frantziako lurretara iristea lortu zuen eta 1940an El Havre itsasontzian Dominikar Errepublikara egin zuen ihes. 1943an Lisboara itzuli zen. Ondorengo urteetan erregimenaren barnetik erresistentzia antolatzen aritu zen, besteak beste Agrupación Guerrillera de Extremadura antolatuz, PCEren gidaritzapean zegoen Unión Nacional antolakunde antifrankistan.
1946ko irailaren 13tik 14rako gauean atxilotu zuten Madrilen eta Carabancheleko espetxean (Madrilgo espetxe probintzialean) sartu zuten. Espioitza eta Komunismoaren aurkako epaitegi militarrak 1946ko abenduaren 21ean heriotza zigorra ezarri zion. Honela, 1947ko urtarrilaren 14an fusilatu zuten eta Carabancheleko Hegoaldeko hilerrian lurperatu zuten bere gorpua. 35 urte zituen.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana