Joseba Zubimendi Martiarena

1898ko martxoak 12an Donostian jaioa, bertako bizilaguna. Aurrezki kutxako langilea. Euskaltzalea eta nazionalista, EAJkoa, euskarazko idazketan aritua, gerra aurreko Euskal Pizkundeko protagonistetako bat izan zen. Kulturalki nahiz politikoki oso aktiboa, besteak beste El Día egunkariko euskarazko atalaren egilea, Donostiako Orfeoiko kidea, olerkaria eta irrati esataria izan zen.
Gerra hasi zenean Itxarkundia batailoi nazionalistan intendentzian aritu zen. Gerran, ordea, gaixotu egin zen. Gernikan ospitalizatu zuten tuberkulosiaren gaitzak hartua zuela eta bertatik bizi eta entzun zuen bonbardaketa. Ez zion gaixotasunari aurre egin ahal izan. Kanbon (Lapurdi) erbesteratu zen eta bertan hil 1939ko irailaren 29an, artean 41 urte zituela.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana