Simón Olaizola Arregui

Jatorriz Loiola auzoko Agite baserrikoa bazen ere, Simon Donostian bizi zen Bigarren Errepublika garaian.

“Unión Gastronómica Guipuzcoana”ko fundatzailea izan zen, eta ELAra afiliatua zegoen.
Itxura denez bere etxean izan zen atxilotua, bere emazte eta semearen aurrean, lankide batek jarritako salaketaren ondorioz, zeinak bere militantziaren berri eman zuen. Donostiako epaitegiak 1940ko irailean igorritako defuntzio aktaren arabera, Simon 1936ko urriaren 8an desagertu zen, “askatua” izan ostean, Hernaniko hilerrian fusilatua izan zela probablea den arren.

Familiaren arabera, Galarretako parajean izan zen exekutatua (Hernani). Simonek 28 urte zituen, Paulina Alustizarekin ezkondua zegoen, eta adinez txikiko seme baten aita zen.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana