Esteban Barredo Fontal

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1909-00-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Arte grafikoak
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: UGT

Oharrak:31 urte 1940an

Familia-harremanak:Anaia: Pablo

Biografia:

Familia ezkertiarrekoa, bera eta anaia Pablo UGTko afiliatuak ziren, 1932an Azpeitiko Unión Republicana alderdiaren fundazioan parte hartu zuten, eta 1935ean Juventudes Socialistasen militatzera pasatu ziren. Lanbidez tipografoa zen. Gerra hasi zenean Esteban Donostian bizi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko inprimategian inprimatzailearen karguan.

1936ko irailean, hilaren hasieran, borondatez erroldatu zen Eibarren eratutako euskal milizietan, eta Irun galdu ostean, Iparraldera pasatu zen, eta gero Kataluniatik sartuta itzuli zen Espainiako Estatura. Euskal-kataluniar milizietako gudaria izan zen, armada errepublikarra berrantolatu aurretik hainbat frontetan ibili zen borrokan, eta orduan 40 Brigadan sartu zen, “Errepublikako Espioitza Zerbitzu” (SIEP) gisa ezagutzen zenean, agenteen instruktore-karguarekin. Ordurako, Esteban dagoeneko Alderdi Komunistako militantea zen.

SIEPeko agente gisa, Estebanek batasun militarrari leialtasuna zin egin zion idatzi baten bidez, eta dokumentu hori gerora epaitu zuen epaitegi militarrak froga gisa erabiliko zuen. “zin egiten dut SIEP barruan nire gaineko arduradun hierarkikoa ez den inori lanaren bidez eskuratu ditudan ezagutzak edo nire jarduerak zein diren ez diodala jakinaraziko. Noizbait utzikeriagatik edo asmo txarrez nire jabetzan dauden sekreturen bat jakinaraziko banu, Errepublikaren traidoretzat har nazaten eskatzen dut…”

1939ko ekainaren 25ean, gerra amaitutakoan, Esteban Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta handik bi egunetara Madrilera bidali zuten Brigada Politiko-Sozialak hala eskatuta, eta SIEPeko beste  stezko kide batzuekin batera ikertu zuten. Madrilgo Malasaña auzoan zegoen Conde Toreno espetxean preso zegoela, Estebanen aurka urgentziazko prozedura sumarisimoa abiatu zuten. Haren epaia 1940ko martxoaren 16an eman zuten.

Bertan, Esteban heriotza zigorrera zigortu zuten, "matxinadarekin bat egitea"ren ustezko delitu bategatik, baina abuztuan zigorra "maila baxuagokoarekin" arindu zioten. 1940ko irailaren 23an Palentziako espetxe probintzialean sartu zen, eta 1944ko maiatzean Reinoso del Cerrato (Palentzia) espetxera eraman zuten. 1944ko uztailaren 22an espetxealdi arindua ezarri zioten. 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Palencia Espetxe Probintziala

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Matxinada militarrari atxikitzea ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Auzitegi militarra Heriotza zigorra 1940-03-16 30 urte (biziarteko zigorra) 1940-08-00

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Conde de Toreno Espetxea (Madrid) Reinoso de Cerrato Espetxea (Palentzia) 1940-09-23
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Palencia Espetxe Probintziala Reinoso de Cerrato Espetxea (Palencia) 1944-05-00
  • Frankismoa Donostian. Las víctimas del genocidio franquista en Donostia. Iturria: Bibliografia.
  • AZPEITIA 1936-1945: Memoriaren izenak. Iturria: Bibliografia.
  • AHPG 2784 Exp.016. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1939-06-25

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Conde de Toreno Espetxea (Madrid)
  • AZPEITIA 1936-1945: Memoriaren izenak. Iturria: Bibliografia.
  • AHPG 2784 Exp.016. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH).

Oharrak:
Esteban Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta handik bi egunetara Madrilera bidali zuten Brigada Politiko-Sozialak hala eskatuta,

Frogaren elementuak

  • 44740/39 Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa. Iturria: Defentsako Artxibo Orokor eta Historikoa.
  • Frankismoa Donostian. Las víctimas del genocidio franquista en Donostia. Iturria: Bibliografia.
  • AZPEITIA 1936-1945: Memoriaren izenak. Iturria: Bibliografia.
  • Jefatura local Azpeitia dokumentua. Iturria: Defentsako Artxibo Orokor eta Historikoa.
  • AHPG 2784 Exp.016. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana