Fernando Hernández Álvarez

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Madrid (Madrid)
  • Jaioteguna: 1913-06-21
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Iturgina
  • Rola: Borrokalaria
  • Antolaketa politikoa: CNT

Oharrak:24 urte 1938an

Familia-harremanak:Emaztea: Mari Carmen Solanas Echandi 2 seme-alaba Antonio eta José Luis Hernández Álvarezen anaia

Biografia:

Madrilekoa jaiotzez, gaztea zelarik Sagüesera etorri zen bizitzera eta ondoren Egian bizi izan zen. Iturgina zen lanbidez. Gaztetatik politizatu zen eta CNTko kide egin zen, bere anaia José Luis eta bere emaztea Mari Carmen Solana Echandi bezala. 1934ko urriko iraultzan oso aktiboki hartu zuen parte, artean 16 urte bazituen ere. Momentu hartan jada sindikalista zen eta egun horietan, besteak beste, armak banatzen aritu zen CNTren Larramendiko egoitzan (Amara). Lehenengo egunetik mobilizatu zen altxamenduaren aurka 1936an, Loiolako kuartelen aurkako erasoetan parte hartuz, Ametzagañatik. Horretaz gain, Irunen eta Aiako Harrietan egon zen borrokan. Donostia erori zenean Bartzelonara egin zuen ihes baina Errepublikaren alde borrokatu nahi zuela-eta, Iparraldeko Frontera itzuli zen. 20 urte besterik ez zituela Bakunin batailoi anarkistako teniente izendatu zuten. Santanderren gerrako preso bezala atxilotu zuten eta Gerra-kontseiluan epaitu. Bere senitartekoek diotenez, armada errepublikarreko ofiziala izanik heriotza zigorra ezarri behar zioten. Baina, gerraren hasieran Donostian egon zeneko gertakari bat leungarria suertatu zitzaion eta betiereko espetxe zigorra ezarri zioten. Dirudienez eskuindar bat fusilatzear zutela haren bizitza salbatzea lortu zuen. Santoñan eta Puerto de Santa Marían bete zuen zigorra. Ondoren Oviedora erbesteratu zuten eta bertan langile batailoietan aritu zen gatibu bezala lanean. Azkenean Donostiara itzuli ahal izan zen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Militartutako espetxe-koloniak / Destakamentu penala

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)
  • Data: 1937-09-27

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio data
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarri30 urte (biziarteko zigorra)12 urte

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz)
  • Data: 1938-08-24 / 1942-05-17

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio data
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarri30 urte (biziarteko zigorra)1937-10-04

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Erbesteratzeak

  • Tokia: Oviedo (Asturias)
  • Data: 1942-05-17 / 1946-12-21

Oharrak:
Indultatua: 1946-12-21

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana