Faustino Aldaz Labaca

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Andoain (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1889-02-15
  • Heriotza-data: 1936-10-20
  • Bizitokia: Urnieta (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Peoia
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: UGT

Oharrak:Bere alaba Micaela Aldaz Argaraterekin batera epaitu zuten. Bere seme Bonifacio ere Santanderren atxilotu zuten eta preso egon zen

Biografia:

Urnietan jaioa, 1889ko otsailak 15ean, baina Andoainera bizitzera joana zen. Bertan ezkondu egin zen Maria Argarate Cipitriarekin eta lau-seme alaba izan zituzten. Herriko Subijana industrian lan egiten zuen eta UGTra afiliatua zegoen bere bi seme-alaba Micaela eta Bonifacio bezala.

1936ko udako estatu-kolpea eta gero, milizia sozialistetara batu zen, bertako zerbitzu osagarrietan lan eginez. Andoain zutabe erreketeen esku erortzear zela, familiarekin Urnietara etorri ziren, non hamabost egunez babestu ziren, Getariara mugitu aurretik. Herri honetan bizi izan zen familia, udaletxeko gela batean, iraila amaieran Latorreren zutabe paramilitarrek Gipuzkoako kostaldea armaz konkistatu arte. Orduan, Bonifacio semea Eusko Gudarostean engaiatu zen eta gainontzekoak herrira itzultzea erabaki zuten.

Herrira itzultzean, bertako autoritateek salatu eta berehala atxilotu zituzten Bonifacio eta Micaela alaba. Beste hainbat herritarrekin batera, urrian epaitu zituzten eta Faustinoren kasuan, UGTko batzordekide izatea, Fronte Popularra babestea eta milizia sozialistetan jardutea egotzi zioten, Andoaingo autoritate frankisten salaketetan oinarrituta. Hau dela eta, heriotza zigorrera kondenatu zuten urriak 11n, matxinada militarrean parte hartu zuela ebatzi eta gero.  Handik 9 egunetara Polloeko hilerrian fusilatu eta hilobi komun batean lurperatu zuten.

Bere familian errepresioa ez zen hor amaitu. Familiaren etxea arpilatu zuen bizilagun batek eta lanik gabe geratu ziren. Horretaz gain, Bonifacio eta Micaela seme-alabek espetxe eta bortxazko lanen batailoietan urte luzeak pairatu behar izan zituzten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Ezezaguna
  • Tokia: Andoain (Gipuzkoa)

Oharrak:
Bizilagun batek familiaren etxea arpilatu zuen, familiak udalerritik ihes egitean.

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Data: 1936-08-00 / 1936-09-00

Oharrak:
Familiarekin Getariara ihes egin zuen.

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Exekuzio sumarisimoak: heriotza-zigorra

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Polloeko Hilerria (Donostia)
  • Data: 1936-10-20
  • Data: 1936-10-21
  • Non lurperatua: Polloeko Hilerria (Donostia)

Oharrak:
Heriotzaren zergatia eta inskripzioa: Epaile Instruktore Militarra (1936-10-21)

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana