Ciriaco Aguirre Cincunegui

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1894-08-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Industrialaria
  • Rola: Alkatea, Alkateordea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:44 urte

Familia-harremanak:7 seme-alaba

Biografia:

1931ko apirilaren 17an hasi zen Azpeitian arlo publikoan lanean, Azpeitiko Udaleko 2. alkateorde izendatu zutenean. Alejandro Orbegozo eta Martin Oyarzabalekin batera, gutxiengo abertzaleko kide izan zen udalbatzan. Zerrenda bakarra zuen udalbatza hark eta karlismoari lotutako jendeak eta industria arlokoak ziren zerrendaburu. Handik bi urtera udal hauteskundeak egin zituzten, aurreko udalbatzak lege-dekretu bidez karguak utzi ondoren eta abertzaleek hartu zituzten libre gelditutako 16 zinegotzietatik 8.

Zinegotzi haien artean zen Ciriaco, 425 boto lortuta. Maiatzaren 10ean lehen alkateorde izendatu zuten eta lanpostu hori izan zuen 1934ko abuztuaren 23an dimititu zuen arte. Alkateorde zela, behin baino gehiagotan izan zen Udaleko ordezkari nagusi Jose Antonio Oyarzabalen ordez, garrantzi handiko garaietan, hain zuzen ere. Besteak beste, 1933ko uholdeek ekarritako kalteak kudeatzen, eskola publikoak prestatzen eta 1934ko udan Kontzertu Ekonomikoaren inguruko gatazkaren harira Donostian sortu zuten bitarteko batzordean ere aritu zen.

1936ko otsailaren 22an Udaleko ordezkari hautatu zuten berriro Fronte Popularrak irabazi ondoren. Estatu-kolpeak porrot egin eta Gerra Zibila hasitakoan, handik egun gutxira, uztailaren 23an, alkate izendatu zuten Ciriaco, Jose Antonio Oyarzabalek dimititu ondoren. Ordutik aurrera, Ciriaco izan zen Azpeitiko ordezkari gorena, harik eta matxinatutako tropak Azpeitira sartu eta atxilotu zuten arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia
  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).

Oharrak:
CPIBk eta TRRPk 5.000 pezeta ordaintzera zigortu zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1936-09-26

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 12 urte, 1 egun 1937-06-14 2 urte 1940-05-00

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1936-09-20
  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 02833 (0006 espedientea)).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).

Oharrak:
Jatorria: Iruñeako Espetxe Zentrala / Aske: 1940-07-02

Frogaren elementuak

  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Ciriaco Jose Antonio Aguirrerekin batera Gerra Zibila hasi aurretik. Iturria: Senitartekoa.
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 02833 (0006 espedientea)).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana