Lucas Manuel Orbegozo Orbegozo

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1913-00-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Nekazaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

1935ean egin zen ezagun, Azpeitiko zezen-plazan harri-jasotzaile aritu zenean. Horregatik izendatu zuten agian, zituen gaitasun fisikoengatik, Euzko Indarra batailoiko sarjentu zamaltzain 1936ko urrian. Horretan aritu zen 1937an Laredon atxilotu zuten arte. Baliteke lehenago, Azpeitian, Defentsa Batzordearen zerbitzura aritu izana.

1937ko irailean Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura bidali zuten eta, ondoren, San Juan de Muzarrifarrera (Zaragoza), 25. langileen batailoiaren bigarren konpainiaren zaintzapean. Aragoin hilabete eta erdi inguru igaro ondoren Miranda Ebrora bidali zuten berriro eta han, seguru asko, Presoak Sailkatzeko Batzordeak sailkatu egingo zuen 64. langileen batailoira, Lizarrara bidali aurretik.

Ordutik aurrera Teruelgo frontean izandako Villa Felisako gertaeraren harira epaitutako gainerako kideei lotuta dago Lucasen ibilbidea. San Ignacio tertzioan sartu eta 1939ko martxoaren 2an harrapatu zuten tropa errepublikarrek beste lau azpeitiarrekin batera, oilo batzuen bila baserri batera zihoazela. Harrapatu eta gerra amaitu zen arte armada errepublikarraren agindupean aritu zen Lucas, aireko erasoen aurkako 17. brigadan, Valentzian.

Azpeitira itzultzean atxilotu eta herriko kartzelan sartu zuten, gainerako protagonistak bezala, desertzio-delitua egiteagatik salatu baitzuten. 1939ko abenduan Ondarretako espetxera eraman zuten, gerra-kontseiluan epaitu arte, eta epaiketan, berretsi egin zuen maiatzean Azpeitiko Guardia Zibilaren aurrean eginiko deklarazioa. Nola harrapatu zituzten azaldu zuen, gerraren aurretik ideia nazionalistak izan zituela ukatu gabe. Falangeak eta Azpeitiko Alkatetzak igorritako txostenek nabarmendu zuten Lucasek, zuen ideologia gorabehera, “oso jokabide ona” zuela.

Azkenean, 1940ko maiatzaren 1ean, auzitegi militarrak erabaki zuen ez zutela desertzio-ekintzarik egin, baizik eta etsaien tropek harrapatu zituztela eta, hala, absolbitu eta behin betiko aske utzi zituzten denak.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: 64. Langile Batailoia (Oteiza)
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-00
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Data: 1937-09-00

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) San Juan de Mozarrifar iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Zaragoza)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
San Juan de Mozarrifar iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Zaragoza) Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)
  • Data: 1939-05-17

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Desertzioa ez dago erabilgarri Gerra-kontseilua Absoluzioa 1940-05-01

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) 1939-05-17

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana