Gipuzkoako Foru Aldundiak II. Mundu Gerran kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten laurogei gipuzkoarrak omendu ditu gaur. Aldundian egin den ekitaldian izan dira laurogei horien familietatik 27. Markel Olano ahaldun nagusiaz gain, ekitaldian izan dira Etxahun Galparsoro eta Florentino Mariñelarena. Galparsorok kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 253 euskal herritarren ikerketa egin du, eta Mariñelarena La Ilusion kolektiboko kidea da. Iñaki Dieguezek musika jarri dio ekitaldiari, eta ikusgai egon dira deportatu zituzten garaian Manuel Mitxelenak eta Simone Vilaltak izan zituzten uniformeak. Gehiago irakurri
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana